Ereñozun hasi eta Senpereraino ibilaldia antolatu dute Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek, maiatzaren 9 eta 10erako. Bi eguneko irteera edo egun batekoa aukeran. Zabalik dago izen ematea, maiatzaren 6ra arte:
2 eguneko irteera
Irteera: maiatzaren 9an, 8:30etan Kiroldegitik. Garraioa, autobusez.
Ibilbidea: maiatzaren 9an, Ereñozu-Lesaka (6 ordu eta erdi), eta maiatzaren 10ean, Lesaka-Senpere (5 ordu eta erdi).
Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenea.
Prezioa: 38 euro.
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Motxilan 2 egunerako otordua, toalla eta aldatzeko arropa eraman beharko da.
Egun batekoa
Irteera: maiatzaren 10ean, 8:30etan Oiardo Kiroldegitik. Autobusez Lizuniagara edo Senpereraino.
Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3 ordu eta erdi).
Prezioa: 12 euro.
Oharrak:
-Lizuniagan elkartuko dira Lesakatik datozenekin, Senperera oinez joateko.
Izen ematea: ordainketak, maiatzaren 6a baino lehen, Andatzakoen bi kontuotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharra:
-Irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
-Usurbila itzultzeko autobusa, maiatzaren 10ean, 18:30etan Senperetik.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info