Asteburu lasaiagoa, eskubaloi eta futbol taldeentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 30a, 10:38

Ohi baino kirol jarduera gutxiago, luzeagoa izango den asteburu honetan. Futbol neurketa bakarra eta pare bat eskubaloi partida ostiralean eta igandean. Bestalde, Gipuzkoako Selekzioarekin Bizkaiara doaz selekzio arteko txapelketa jokatzera, Usurbil K.E.-ko jubenil eta kadete mailako zenbait jokalari:

Futbola Haranen

Maiatzak 1, ostirala

16:30 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Real Union Club SAD

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 3, igandea

10:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. "A"-Ereintza.

11:30 Kadete neskak: Usurbil K.E. "B"-Eibar Eskubaloia.

Selekzioen Arteko Txapelketa

Gipuzkoako kadete eta jubenil mutilen eta nesken selekzioek txapelketa jokatuko dute ostiral honetan, maiatzaren 1ean Bizkaian. Mutilek Berangon eta Urdulizen. Neskek Ermuan. Usurbil Kirol Elkarteko zenbait jokalari deitu dituzte, Gipuzkoako Selekzioan parte hartzeko:

Maiatzak 1, ostirala

Jubenil mutilak:

Tokia: Urdulizko Iparralde Kiroldegia.

09:15 Parte hartuko duten Usurbil K.E.-ko jokalariak: Imanol Furundarena Maiz eta Mikel Atxega Arruti.

Jubenil eta kadete neskak:

Tokia: Ermua.

Parte hartuko duten Usurbil K.E.-ko jokalariak: Estitxu Berasategi Eizagirre eta Ane Irazabal Esnaola jubenilek eta Ainhoa Illarramendi, Malen Azpiazu eta Nahia Arbizu kadeteek.