Senior nesken Santanderreko txapelketa ikustera joateko gonbita Usurbil K.E.-tik

Noaua Aldizkaria 2015ko api. 30a, 11:23

Senior nesken eskubaloi taldekoek maiatzaren 15etik 17ra Santanderren jokatuko duten Espainiako Txapelketa ikustera joateko gonbita luzatu dute Usurbil Kirol Elkartetik. Zaletuentzako asteburu pasa antolatzen dabiltza eskubaloi elkartekoak. "Senior nesken azken fasea ikustera joateko aukera luzatu nahi die Kirol Elkarte honek zaletuei. Horretarako honako aukera dute bertara gerturatu nahi duten zaleek: maiatzak 15etik 17ra (bi gau), pentsio osoan, logela bikoitz edo hirukoitzean, 80€ pertsonako. Nahi duenak usurbilke@gmail.com edo 670 070 562 (Jexux) telefonora dei dezala".

Neurketen egutegia prest

Aurreko asteburuan jokaturiko amaiera fasea irabazita, Euskadiko txapeldun ditugu Usurbil Kirol Elkarteko senior neskak. Apirilaren 24tik 26ra izandako 3 neurketak irabazi ostean halere, Euskadiko txapeldun soilik ez, Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu ziren gainera.

Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa noiz eta non jokatuko duten jakin berri da. Zozketa bidez, Espainiako Eskubaloi Federazioak sei leku hautatu ditu beste hainbeste sektore jokatzeko, maiatzaren 15etik 17ra: Vigo (Galiza), Santander (Cantabria), Muskiz (Bizkaia), Zaragoza (Aragoi), Almazora (Castellon) eta Lanzarote (Kanariar irlak).

Usurbildarrei Santanderreko B sektorean parte hartzea egokitu zaie. Aipatu moduan, maiatzaren 15etik 17ra eta taldeon aurka:

-Jokalekua: Santander.

-Partaideak:

1-Cantabria: OID BM Pereda.

2-Gaztela Leon: A.Olibher Valladolid.

3-Euskadi: Usurbil K.E.

4-Galizia: S.A. Redondela.

Maiatzak 15, ostirala

OID BM Pereda-Usurbil K.E.

S.A. Redondela-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 16, larunbata

S.A. Redondela-Usurbil K.E

OID BM Pereda-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 17, igandea

Usurbil K.E.-A.Olibher Valladolid

OID BM Pereda-S.A. Redondela

Oharra: neurketen ordutegiak zehazteke daude.