Liburuaren hamabostaldia (eta II), Sutegi Udal Liburutegian: Maiatza

Sutegiudalliburutegia 2015ko api. 30a, 20:13

Aipatu genizuen bezala, Liburuaren inguruko ospakizunek jarraipena izango dute maiatzean ere Usurbilgo Sutegi Liburutegian. Ikus jarraian egitaraua:

3. Maiatzaren 13an, asteazkenarekin, arratsaldeko 6etan, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik, Haur poesia, zer da hori? hitzaldi-tailer praktiko eta dinamikoa. Saioa 0-7 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago.

4. Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, III. Gaztelerako literatura topaketa. Uxue Alberdiren El juego de las sillas liburuaren inguruan jardungo dugu, eta gidaria, oraingo honetan ere, Ana Merino "usurbildarra" izango da. Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!