Astelehenean amaituko da Askatasuna plazako haur parkea hautatzeko epea

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 2a, 13:14

Hiru proiektu dituzue aukeran, 2-7 eta 8-12 urte arteko haurrentzako guneetarako. Etxean jasoko zenuten eskuorrian dituzue, parke bakoitzaren inguruko zehaztasunak. Gustuko duzuena hautatu, datu pertsonalak idatzi eta Udalak jarri dituen postontziotako batean utzi zuen proposamena; udal erregistroan, Sutegin, Kiroldegian, edota ikastetxeetan (Haur Eskolan, Udarregi Ikastolan, Zubieta eta Aginagako Eskola Txikietan).