Santixabel Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa Sutegin egingo da aurten

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 2a, 13:13

Aspaldiko urteetan, jaietako bertso saioan bertsopaperen zilegitasunak argi-ilunak izan ditu. “Inork ez baitio kasurik egiten, lekuz kanpo geratzen ari delako eta bere esparrua berreskuratu nahian, astebete aurreratu dugu ekitaldia”, hala adierazi digute Bota Punttuba elkartekoek. “Sutegira eraman nahi izan dugu, leku goxo batean entzuteko  eta entzun nahi duenak behar bezalako egoeran entzuteko aukera izateko”. Herriko musikari ba–tzuen laguntzaz gauzatzeko asmoa dago. Bien bitartean, hauek dituzue oinarriak.

-Gaia librea.

-Lehiaketa honetan parte hartzeko Euskal herriko 16 urtetik gorako edonor izan daiteke.

-Lanak, 2015eko ekainaren 1a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira: Usurbilgo Udala. XXXIX. Bertsopaper lehiaketa Joxe Martin Sagardia enparantza. 20170 Usurbil.

-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.

-Sariak honako hauek izango dira: 1-200 euro eta oroigarria. 2-150 euro. 3-100 euro.

-Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utz daitezke.

-Lanek gutxienez 8 bertso beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera 3 kopia bidali behar dira.

- Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak.

-Epaimahaiaren erabakia ekainaren 26an jakingo da Sutegin, 19:30ean egingo den Bertso Saio musikatuan.