Bizi baratzea liburuaren lehen edizioa, agorturik

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 2a, 13:11

"Gero eta gehiago eman, gero eta gehiago jasoko  duzu". Hala adierazi zigun aurreko astean, eta halaxe jasoa dator aste honetako NOAUA!n plazaratu dugun elkarrizketan. Jakoba Errekondok antzeko hitzekin hasi du gaurko aurkezpen ekitaldia. Jende asko batu da Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban eskaini duen solasaldian. Liburuari buruzko xehetasunak eman ditu eta, ondoren, entzuleen zalantzak argitzen aritu da.

 

Bigarren edizioa, martxan

Liburuaren lehen edizioa agortu egin da. Saltokietan badira ale batzuk oraindik eskuragarri. Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban bertan, esate baterako. Bigarren edizioa hamabost egun barru iritsiko da inprentatik.