Aste honetan hasiko da udal hauteskunde kanpaina

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 4a, 09:48

Ostiralean hasiko da udal hauteskunde kanpaina. Azken asteotan, EAJ-PNV eta EHBildu dira kanpaina aurreko giroa berotzen aritu direnak. Aurreko astean aurkeztu zuen bere hautes-zerrenda taldea EH Bilduk. Ondoko bideoan jasota dago aurkezpen ekitaldia.

 

EHBildu, "hurbiltasunezko politika berretsiz"

"Formatu berritzaile batean, ekitaldi zirkular baten bueltan eta hurbiltasunezko politika berretsiz, Dema plazan aurkeztu genuen atzo datozen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako Usurbilgo EHBilduren hautagai taldea". Tartean gonbidatu berezi bat ere izan zuten, EH Bilduren foru hauteskundeetarako zerrenda burua, Xabier Olano.

 

 

EAJ, "herriak behar duen aldaketa gidatzeko"

EAJ-PNVk ere duela astebete aurkeztu zuen hautes-zerrenda,  “herriak behar duen aldaketa gidatzeko". Taldea, ilusioz beteriko gizon-emakume eskarmentudun eta konprometituez osatu dutela berri eman du EAJ-PNVk. Baina baita independenteez ere, “aniztasuna eta ikuspuntu irekia erantsiko dioten gizon-emakumeak”.