Kroketa pintxo gozo askoak dastatzeko aukera izan zuten igandean, Tipi-Tapa egitasmoan parte hartzen duten tabernetara gerturatu ziren herritarrek. Aitzaga, Txiriboga, Artzabal, Bordatxo eta Txirristra tabernetako zizka-mizka bereziak probatzeaz gain, Tipi-Tapa txartela zigiluez osatu eta bi sari ederren zozketan parte hartu zuten hainbat lagunek. Hileroko 150 euroko erosketa baleaz eta 2 lagunentzako afariaz ari gara. Igandeko Tipi-Tapa amaieran zozketatu zituzten Aitzagan. Eta jada lehen saritua agertu dela berri eman dute antolatzaileek:
-150 euroko erosketa balea:
Zenbaki saritua: 6.250.
Herritar saritua: Ramon Uribe.
-2 lagunentzako afaria Aitzagan:
Zenbaki saritua: 3.823.
Herritar saritua: oraindik ez da agertu.
Hurrengo Tipi-Tapa, denboraldiko azkena, ekainaren 7an.