Askatasuna plazako haur parkea hautatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 4a, 11:03

Astelehen hau, maiatzaren 4a duzue, Askatasuna plazako haur parke berria hautatzeko azken eguna. 2-7 eta 8-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako hiru proposamen ezberdin daude aukeran. Etxean jasoko zenuten eskuorriko gustukoena hautatu eta postontziotako batean utzi dezakezue: udal erregistroan, Sutegin, Kiroldegian, edota ikastetxeetan (Haur Eskolan, Udarregi Ikastolako idazkaritzan, Zubieta eta Aginagako Eskola Txikietan).

Familia bakoitzeko bozka bakarra onartuko da. Herritarren bozkak jolastoki berria ezartzerakoan kontuan hartuko dira, beste irizpide batzuekin batera. "Eskaintza ekonomikoa, hornidura eta muntaketa epea, materialen berme epea, Udal Zerbitzu Sailaren balorazioa, eta herritarren aukerak baloratuko dira", Udaletik berri eman dutenez. Jolas parkea bakarrik ez, Askatasuna plaza bera ere berritu nahi du baita Udalak.