Ordubetean 25 izen emate, Udajolaseko matrikulazio epea ireki berritan

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 4a, 11:24

Goizeko 10:00etan ireki dugu uztailaren 6tik 30era luzatuko diren udaleku irekietan izen emateko epea. Ordubetean 25 inskripzio tramitatu dira NOAUA!ko egoitzan. Gogoan izan, Usurbilen erroldaturiko 4-12 urte arteko 200 haur eta gaztetxorentzako lekua dagoela 2015eko Udajolasen. Ostiralera arte egongo da irekita, matrikulazio epea. Ez ahaztu aurten badela berrikuntza bat: izen ematea eta ordainketak biak batera egin behar dira, maiatzaren 8a baino lehen. Ordainketaren ordainagiria eta izen emate orria beteta aurkeztu behar dira NOAUA!ko egoitzan. Izen emate orririk ez duenak, NOAUA!n eskura dezake.

Eta arren, matrikulaziorako finkatu den ordutegia errespetatzea eskatzen da. Hona hemen, izen emateari dagozkion zehaztasunak:

Epea: maiatzak 4-8.

Ordutegia: 10:00-11:00 / 16:00-18:00.

Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza.

Nori zuzendua: Usurbilen erroldatutako 4-12 urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei.

Aurkeztu beharrekoa: izen emate orria beteta (orriak NOAUA!ko egoitzan eskuragarri) eta ordainketa egin dela frogatzen duen ordainagiria.

Kuota: 80 euro. Familia ugariek 65 euro (familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia ekarri behar da).

Ordainketak: Euskadiko Kutxako kontu zenbaki honetan:

3035 0140 34 1400025811 (haurraren izen-abizenak adierazi).

Gehienezko plaza kopurua: 200.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.