Ereñozu-Herri Urrats irteeran izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 4a, 08:29

Ereñozun hasi eta Senpereraino ibilaldia antolatu dute Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek, asteburu honetarako, maiatzaren 9 eta 10erako. Bi eguneko irteera edo egun batekoa aukeran. Zabalik dago izen ematea asteazkenera arte, maiatzaren 6ra arte:

2 eguneko irteera

Irteera: maiatzaren 9an, 8:30etan Kiroldegitik. Garraioa, autobusez.

Ibilbidea: maiatzaren 9an, Ereñozu-Lesaka (6 ordu eta erdi), eta maiatzaren 10ean, Lesaka-Senpere (5 ordu eta erdi).

Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenea.

Prezioa: 38 euro.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Motxilan 2 egunerako otordua, toalla eta aldatzeko arropa eraman beharko da.

Egun batekoa

Irteera: maiatzaren 10ean, 8:30etan Oiardo Kiroldegitik. Autobusez Lizuniagara edo Senpereraino.

Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3 ordu eta erdi).

Prezioa: 12 euro.

Oharrak:

-Lizuniagan elkartuko dira Lesakatik datozenekin, Senperera oinez joateko.

Izen ematea: ordainketak, maiatzaren 6a baino lehen, Andatzakoen bi kontuotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharra:

-Irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

-Usurbila itzultzeko autobusa, maiatzaren 10ean, 18:30etan Senperetik.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info