Martin Garitano eta Foru Aldundiko ordezkaritza bat Usurbila datoz ostegunean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 5a, 11:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza batek Usurbil bisitatuko du ostegunean, maiatzaren 7an. "Herritarrekin herrira" ekimenaren baitan izango da. "Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Herritarrekin Herrira' ekimena martxan jarri zuen iaz, Gipuzkoako herrietako errealitatea zuzenean ezagutzeko asmoz. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Foru Aldundiko zenbait ordezkarik, hilabetero, egun osoko bisitaldia egiten dute udalerri batera. Diputatu nagusiaren hitzetan, "bisitatzen ditugun herrietako udal ordezkariekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin harreman zuzena sustatu nahi dugu", Aldunditik diotenez.

Horretarako, hainbat bilkura eta bisita egingo dituzte. Honatx ostegunerako duten plangintza:

Maiatzak 7, osteguna

11:00 Foru Aldundiko ordezkarien egun osoko bisitaren hasiera, udaletxean egingo den bilerarekin.

Egunean zehar, herriko elkarte eta enpresetako ordezkariekin bilerak.

19:00 Bilera irekia Artzabalen. "Usurbildar guztiei zabalik egongo den bilera, galderak egin eta haien iritziak emateko".

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Informazio gehiago: gipuzkoa.eus