Zubietako Herri Batzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa, 10:00etan udaletxean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 6a, 04:00

Tokiko Gobernu Batzar berezia asteazken goizeko 10:00etan udaletxean, Zubietako Herri Batzar berria osatzeko maiatzaren 24an ospatuko diren hauteskundeetarako mahaikideak hautatzeko. Egun horretarako deituak dauden udal eta foru hauteskundeetarako mahaikideak apirilaren 24ko ezohiko osoko bilkuran hautatu zituen Udalak. Saio berean bideratu behar zuten baita Zubietarako zozketa. Baina tramitazio prozesuan izandako atzerapen kontu batengatik, asteazken honetan egingo da zozketa.

Tokiko Gobernu Batzarra maiatzaren 6an

Ordua: 10:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena:

*2015/04/28ko ohiko bilkura.

2.- 2015/05/24ean izango diren Zubietako Auzo Batzarreko Hauteskundeetarako mahaikideen zozketa eta izendapena.

72 herritar, bozketa eguneko mahaietarako

Zozketa bidez, maiatzaren 24an bozkalekuetan egotea tokatu zaien herritarrei jakinarazpenak heldu zitzaizkien honez gero. Mahai bakoitza lehendakari eta bi bokalek osatuko dute, eta hauetako bakoitzak bi ordezko izango ditu. Honenbestez, mahai bakoitzeko 9 lagun hautatu dira. Guztira, 72 herritar arduratuko dira, herrian zehar jarriko dituzten 8 mahaiez. Aurreko deialdietan bezala, oraingoan ere bozkatzeko hiru mahai jarriko dituzte Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan eta mahai bana, Santuenea Kultur Elkartean, Aginagako Herri Ikastetxean eta Zubietako Lanbide Eskolan.

Azken osoko bilkura, maiatzaren 21ean

Agortzear da jada, 2011-2015 legegintzaldia. Hurrengo osoko bilkura, hauteskunde egun aurreko azkena eta ezohikoa, maiatzaren 21erako deitu dute.