Ostiralean Sutegin, 'Lasa y Zabala' filma

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 6a, 10:34

Ostiral honetan, gaueko 22:00etan, 'Lasa y Zabala' filma eskainiko dute Sutegin. Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatu du film honen proiekzioa. Sarrerak Lizardin eskuratu daitezke 5 eurotan aldez aurretik, edota egun berean leihatilan.

Unax Ugalde 'Lasa eta Zabala' filmeko protagonista nagusia da. Irutxuloko Hitzakoek Donostiako Zinemaldian elkarrizketatu zuten, filmaren aurkezpenaren bezperan. Aktore euskaldunak Iñigo Iruin abokatuaren papera jokatzen du Pablo Malo zuzendari donostiarraren lan berrian.

 

Eta larunbatean, 'Erdibana' antzezlana Sutegin. Txalo taldearen obra honetan Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza dira aktoreak. Sarrerak Lizardin eskuratu daitezke 8 eurotan, edo egunean bertan, 10 eurotan Sutegin. Komedia kutsukoa da antzezlana.