Herritarrekin bilduko da 19:00etan Artzabalen, Usurbila datorren Martin Garitano eta Aldundiko ordezkaritza

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 7a, 04:05

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza batek Usurbil bisitatuko du ostegun honetan, maiatzaren 7an. "Herritarrekin herrira" ekimenaren baitan izango da. "Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Herritarrekin Herrira' ekimena martxan jarri zuen iaz, Gipuzkoako herrietako errealitatea zuzenean ezagutzeko asmoz. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Foru Aldundiko zenbait ordezkarik, hilabetero, egun osoko bisitaldia egiten dute udalerri batera. Diputatu nagusiaren hitzetan, "bisitatzen ditugun herrietako udal ordezkariekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin harreman zuzena sustatu nahi dugu", Aldunditik diotenez.

Egunean zehar hainbat bisitaldi egingo dituzte herrian, eta 19:00etan herritarrekin bildu nahi dute Artzabalen. "Martin Garitanorekin eta foru ordezkariekin bilera irekia egingo da, herritarrek galderak eta iradokizunak egiteko aukera izan dezaten", Aldunditik berri eman dutenez.

Maiatzak 7, osteguna

11:00 Foru Aldundiko ordezkarien egun osoko bisitaren hasiera, udaletxean egingo den bilerarekin.

Egunean zehar, herriko elkarte eta enpresetako ordezkariekin bilerak.

19:00 Bilera irekia Artzabalen. "Usurbildar guztiei zabalik egongo den bilera, galderak egin eta haien iritziak emateko".

Antolatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Informazio gehiago: gipuzkoa.eus