Ekainaren 21ean, oihal zatiekin euskaldunon erabakitze eskubidea gauzatzeko hautestontzi erraldoiak eraikitzeko ekitaldiak deitu ditu Gure Esku Dago mugimenduak Euskal Herriko hiriburuetan. Usurbildarrak Donostiara joatera deituak daude. Hitzordua girotzeko Ehuntze Eguna antolatu du Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeak, larunbat honetarako, maiatzaren 9rako. Adi, besteak beste, antolatu duten herri bazkariari. Azken txartelak Lizardi liburu dendan eskura ditzakezue:
Maiatzak 9, larunbata, Mikel Laboa plazan:
11:00etatik aurrera, ekainaren 21ean hautestontzi erraldoiak osatzeko erabiliko diren oihalak apaindu eta pertsonalizatzeko aukera: "Usurbilgo GED taldeak guztion eskura jarriko du materiala (errotulagailuak, haria, margoak, oihalak…) eta egon dadila lasai josten abila ez dena ere, laguntzeko prest egongo baita Usurbilgo jostun talde eder bat".
14:30 Herri bazkaria Mikel Laboa Plazan. Bi menu:
-Helduena: Oilasko paella, txekor masaila saltsan, postrea eta kafea. 15 euro.
-Haurrena: makarroiak eta izozkia. 5 euro.
Azken txartelak salgai: Lizardin.
Ondoren, bertso musikatuak Mikel Laboa plazan: Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” eta Jokin Labayen bertsolariekin eta Ixak Arruti, Eneko Sierra eta Urtzi Olaziregiren doinuek lagunduta. Gai jartzailea: Haritz Casabal.
Amaitzeko, oihal-katea, "egunean zehar egindako lana azaleratu eta ekainaren 21erako indartsu gaudela erakusteko".
Oharra: "informatu, saretu edo kamiseta berria erosi nahi duen orok aukera izango Mikel Laboa plazara hurbilduz gero".