Gauerdian abiatuko den hauteskunde kanpainarako azpiegitura prest

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 7a, 12:00

Ordu batzuk barru hasi ahalko dute eragile politikoek maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako bozka eske herritarrei. Gauerdian abiatuko da, hamabost egunez luzatuko den kanpaina. Azpiegitura prest dago jada. Udal langileek ohiko lekuetan kokatu dituzte, herritarrengana heltzeko, alderdiek ostiraletik aurrera kartel eta oharrez josi ahalko dituzten panelak.

Hautagai zerrendak, argitaratuak

Udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai zerrendak argitara eman zituzten apirilaren 22an. Hona hemen, usurbildarrek maiatzaren 24an bozkatzeko izango dituzten aukera politikoak:

Udal hauteskundeak: hautagai zerrendak 

Foru hauteskundeak: hautagai zerrendak

Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea, maiatzaren 14ra arte

Posta bidez bozkatzeko, kontuan hartu beharreko egutegia duzue hemen:

-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskaera aurkezteko aukera, gertuen duzuen posta bulegoan.

-Maiatzak 4-17: Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak posta bidez bozkatzeko dokumentazioa jasotzea.

-Maiatzak 4-20: posta bidezko bozka bidaltzeko epea.