Hauteskunde kanpaina hasi berri den honetan, bi aste pasatxo dituzte herritarrek maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan zer egin erabakitzeko. Usurbildarrek 4 hautagai zerrenda izango dituzte aukeran: EHBildu, EAJ-PNV, PSE eta PP aurkeztu dira Usurbilgo udal hauteskundeetara. 8 dira bestalde, foru hauteskundeetan, usurbildarrek bozkatzeko aukeran izango dituzten hautagai zerrendak; EAJ-PNV, EHBildu, PP, PSE-EE, Ciudadanos, UpyD, Irabazi-Ganar Gipuzkoa eta Podemos.
Hona hemen, maiatzaren 24ko bozketa egunera aurkeztu diren hautagai zerrendak:
Udal hauteskundeak: hautagai zerrendak
Foru hauteskundeak: hautagai zerrendak
Zubietako Herri Batzarrean ere bozketa eguna izango dute maiatzaren 24an. Herri batzar berria osatzeko hautagaiak ostegun honetan eman dira ezagutzera. Zubietan helbideratuak dauden 3 donostiar eta 3 usurbildarrek osatuko dute herri batzar berria. Bakoitzetik bozkatuena den hautagaia alkatea izango da bi urtez; eremu donostiarrekoa lehen bi urteetan, eta eremu usurbildarrekoa, 2017-19 artean:
Zubietako Herri Batzarreko hautagaiak
Posta bidez bozkatzeko eskaerak, maiatzaren 14rako
Posta bidez bozkatzeko, kontuan hartu beharreko egutegia duzue hemen:
-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskaera aurkezteko aukera, gertuen duzuen posta bulegoan.
-Maiatzak 4-17: Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak posta bidez bozkatzeko dokumentazioa jasotzea.
-Maiatzak 4-20: posta bidezko bozka bidaltzeko epea.
Egutegia
Maiatzaren 24ko hauteskundeei loturiko egutegi orokorra duzue hemen:
-Maiatzak 8-22: hauteskunde kanpaina.
-Maiatzaren 14ra arte: posta bidezko bozka eskatzeko aukera.
-Maiatzak 24: bozketa eguna.
-Maiatzak 27: hauteskundeetako emaitzen bozka zenbaketa ofiziala.
-Ekainak 13: udala eratzea.
-Ekainaren bigarren hamabostaldian: Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratzea.
-Uztailaren 13a baino lehenago: Gipuzkoako Ahaldun Nagusia hautatzea.