EHBildu izango da, gauerdian abiatu den hauteskunde kanpainako ekitaldiak abiatzen lehena Usurbilen. Ostiral arratsaldeko 20:00etarako paneletan kartelak jartzeko kalejira antolatu dute hautagaiekin. Sutegi ataritik abiatuko den ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. "Deialdi honetara herritar guztiak zaudete gonbidatuak. Goazen EHBilduri bultzadatxo bat ematera eta hautagaiekin batera giro atseginean Udalak herrian jarri dituen hauteskunde panelak apaintzera! Animatu zaitezte! Herritarrok garaile! Usurbildarrok garaile!", luzatu dute gonbita.
Datozen herri programaren aurkezpen saioak eta proposamen bilketa
Maiatzak 11, astelehena
19:00 Aginagako ludotekan.
Maiatzak 13, asteazkena
19:00 Santueneko auzo elkartean.
Maiatzak 16, larunbata
12:30 Kaxkoan, Sutegi aurrean: Pintxotxotx solasaldia hautagaiekin.
Herri programa osoaren berri jasotzeko eta informazio gehiagorako:
Twitter: https://twitter.com/EHBilduUsurbil
Facebook: https://www.facebook.com/EuskalHerriaBilduUsurbil
EHBildusurbil bloga (Noaua!): http://www.noaua.eus/author/ehbildu-usurbil/
EHBildusurbil bloga (EHBildu): http://usurbil.ehbildu.eus/