Izen emate orriak Oiardo Kiroldegian dituzue eskuragarri. “Talde guztiek 8-12 haurrez osatuta egon behar dute. Urtero bezala, talde bakoitzean, 16 urtetik gorako arduradun batek egon beharko du. Horretaz aparte, aurten berrikuntza bat sartu nahi izan dugu. Talde bakoitzak, epaile lanak egingo dituen partaide bat gehiago bilatu beharko du eta izen emate orrian idatzi”, antolatzaileek adierazi dutenez. Argibide gehiagorako, maiatzaren 15erako bilera deitu dute 19:00etan Potxoenean.
#Kilometroak15 ekimena dela eta, txapelketa udaberria aurreratzea erabaki du Usurbil F.T.-k. Usurbil Cup, maiatzaren 22an hasi eta ekaina erdialdera arte luzatuko dela aurreikusten dute.
Usurbil Cup-en izen ematea itxi, eta biharamunean, futbol jardunaldi berri bat Haranen:
Futbola Haranen
Maiatzak 9, larunbata
09:15 Benjaminen topaketa: LH 3.
10:15 Benjaminen topaketa: LH 4.
11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Internacional C.D.
Maiatzak 10, igandea
10:00-13:00 Futbol Eskola: Landetxa K.T.-Usurbil F.T.