Espainiako Txapelketako neurketen ordutegiak prest, senior nesken eskubaloi taldearentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 8a, 08:33

Senior nesken eskubaloi taldekoek maiatzaren 15etik 17ra Santanderren jokatuko duten Espainiako Txapelketa ikustera joateko gonbita luzatu dute Usurbil Kirol Elkartetik. Zaletuentzako asteburu pasa antolatzen dabiltza eskubaloi elkartekoak. "Senior nesken azken fasea ikustera joateko aukera luzatu nahi die Kirol Elkarte honek zaletuei. Horretarako honako aukera dute bertara gerturatu nahi duten zaleek: maiatzak 15etik 17ra (bi gau), pentsio osoan, logela bikoitz edo hirukoitzean, 80€ pertsonako. Nahi duenak usurbilke@gmail.com edo 670 070 562 (Jexux) telefonora dei dezala".

Neurketen egutegia prest

Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa noiz eta non jokatuko duten badakigu. Usurbildarrei Santanderreko B sektorean parte hartzea egokitu zaie. Aipatu moduan, maiatzaren 15etik 17ra eta taldeon aurka:

-Jokalekua: Santanderreko Numancia Kiroldegian.

-Partaideak:

1-Cantabria: OID BM Pereda.

2-Gaztela Leon: A.Olibher Valladolid.

3-Euskadi: Usurbil K.E.

4-Galizia: S.A. Redondela.

Maiatzak 15, ostirala

18:15 OID BM Pereda-Usurbil K.E.

21:00 S.A. Redondela-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 16, larunbata

18:15 OID BM Pereda-A.Olibher Valladolid

21:00 S.A. Redondela-Usurbil K.E

Maiatzak 17, igandea

10:15 Usurbil K.E.-A.Olibher Valladolid

13:00 OID BM Pereda-S.A. Redondela

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 9, larunbata

09:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Pulpo

11:00 Alebin mutilak: Udarregi 5C-Langile A

11:00 ALebin mutilak: Udarregi 5A-Urnieta 5B

12:00 Alebin mutilak: Udarregi 6A-Urnieta 6B

15:30 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Pulpo

19:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-EreintzaMaiatzak 10, igandea

10:00 Alebin neskak: Usurbil K.E. “A”-Bera Bera

11:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Ereintza

Gipuzkoako Selekzioa

Maiatzak 10, igandea

09:15 Kadete nesken entrenamendu saioa Orioko Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Ainhoa Illarramendi, Malen Azpiazu eta Nahia Arbizu deitu dituzte hitzordura.