#Kilometroak15-en aldeko ekimenez josia datorkigu hurrengo astea. Prebentzioaren inguruko mahai-ingurua, tonbola, sagardotegi batean giroturiko antzezlanaren estreinaldia... Aurrez, gogoan izan, igande honetan Herri Urrats ospatuko dela Senperen. Hara joateko gonbita luzatu dute #Kilometroak15 ekimenetik. Gattunk asteak dakarrenaren berri segidan:
Prebentzioren inguruko mahai-ingurua
Eguna: maiatzak 14, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Hizlariak: Izar Arregi, Lukene Lizaso eta Felix Zubia.
Zehaztasunak: jaietan ematen den gehiegizko alkohol eta bestelako substantzien kontsumoaren inguruko hausnarketarako mahai-ingurua. Prebentzio Batzordea, kontsumo arduratsua sustatzeko lanean dabil.
Antolatzailea: #Kilometroak15.
Txaramuntoko "esketxetik... "Hamen Bea" antzezlanaren estreinaldia
Eguna: maiatzak 16, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Antzezleak: Maitere Alkorta, Kerman Errekondo, Mikel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mikel Elexpe, Paulino Ibargoien eta Iñaki Agirresarobe.
Zehaztasunak: "Kmk 2015-eko aurkezpen ikuskizuneko Txamuntoko eskenaren jarraipena. Sagardotegi batean girotua".
Sarrera: 3 eurotan Lizardin eta Txirristran.
Antolatzailea: #Kilometroak15.
Eguna: maiatzak 17, igandea.
Ordutegia: 11:30-19:30. 18:00-19:00 artean, helduentzako tonbola berezia.
Tokia: Mikel Laboa plazan, Argilan parean.
Parte hartzeko: euro batean salgai izango diren boletoak erosi.
Oharra: tonbolarako materiala utzi nahi duzuenok, deitu 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira.
Hurrengo tonbolak...
Egunak: Santixabeletan eta urriaren 4ko #Kilometroak egunean.
Gattunk denda, Sagardo Egunean zabalik
Ordutegia: 10:30-14:00.
Oharra: tonbola ondoan, Gattunk salmenta postua jarriko dute. Postuan ikusitako arropa, dendan bertan probatzeko aukera izango da.