Asteburu honetan, 'Lasa eta Zabala' filmaz eta 'Erdibana' antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu. Jexux Artze Kultur Elkarteari esker, bina sarrera zozketatu ditugu NOAUA!ko bazkideen artean. Egunotan, bazkide orok emailez partehartu ahal izan duzue zozketan. Gaur eguerdira arte jaso ditugun eskaeren artean, zozketa egin dugu eta hauek izan dira irabazleak.
Jone Eizmendirentzat, 'Lasa eta Zabala'-ko bi sarrerak
'Lasa eta Zabala' filmerako bi sarrerak Jone Eizmendirentzat izango dira. Ostiral honetan, gaueko 22:00etan emango dute Sutegin. Gainontzekook bost eurotan erosi ditzakezue sarrerak, Sutegiko leihatilan. Filma hasi baino ordu erdi lehenago zabaldu ohi dute aretoa, 21.30ean. Sutegiko leihatilan eskuratu beharko ditu.
Arantxa Astiasuinzarrarentzat, 'Erdibana'-ko sarrerak
'Erdibana' antzezlanerako zozketan, aldiz, Arantxa Astiasuinzarra izan da. Larunbat honetan eskainiko dute antzezlan hori Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak (argazkikoak). Sarrera salmenta bizi doa, dena den, aldez aurretik Lizardin erosi daiteke sarrera 8 eurotan, edo 10 eurotan eskura daiteke Sutegiko leihatilan. Antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago zabaldu ohi dute aretoa, 21.30ean. Sutegiko leihatilan eskuratu beharko ditu.
Egin zaitez bazkide
NOAUA!ko bazkide egiten bazara, sarrera zozketa hauetan partehartu ahal izango duzu, eta horretaz aparte, opari eder bat jasoko duzu. Bazkide egiteko, deitu elkartera 943 360 321 telefono zenbakira edo email bat idatzi elkartea@noaua.eus helbidera.