167 izen emate Udajolasen, haur denak onartuak

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 8a, 18:43

Arratsaldeko 18:00etan itxi dugu, 2015eko Udajolasen matrikulatzeko epea. Gogoan izan, 200 lagunentzako lekua zegoen Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko udaleku irekietan. Astelehenaz geroztik, bost egunotan 4-12 urte arteko 167 haur eta gaztetxok eman dute izena Udajolasen. Apuntatu diren haur guztiek beraz, uztailaren 6tik 30era egingo diren udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, euskara eta aisialdia uztartuko dituen ekimenaren ordutegia honakoa izango da: 9:30-13:30. Argibide gehiago, ekainaren 10erako arratsaldeko 17:00etan Potxoenean deitu dugun, guraso bileran izango duzue.