Kartelak jarriz abiatu du Usurbilgo EHBilduk, hauteskundeetako kanpaina

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 8a, 21:34

Frontoian, Atxegalden, Munalurran eta Kiroldegi parean dauden hauteskunde paneletan kartelak jarriz abiatu du Usurbilgo EHBilduk, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begirako kanpaina. Koalizioak aurkezturiko hautagai taldeko kideekin batera osatu ahal izan dute herritarrek, kartelak jartzeko ostiral arratsalde honetan Kaxkoan barrena egin duten kalejira. Maiatzaren 22ra arte luzatuko den kanpainaren baitan, datozen asteotan herri programa auzoz auzo aurkezten segiko du EHBilduk. Bi ekitaldi ere deitu dituzte:

Maiatzak 11, astelehena

19:00 Aginagako ludotekan.

Maiatzak 13, asteazkena

19:00 Santueneko auzo elkartean.

Maiatzak 16, larunbata

12:30 Kaxkoan, Sutegi aurrean: Pintxotxotx solasaldia hautagaiekin.

Maiatzak 22, ostirala

19:00 Ekitaldi politikoa frontoian.

Herri programa osoaren berri jasotzeko eta informazio gehiagorako:

Twitter: https://twitter.com/EHBilduUsurbil

Facebook: https://www.facebook.com/EuskalHerriaBilduUsurbil

EHBildusurbil bloga (Noaua!): http://www.noaua.eus/author/ehbildu-usurbil/

EHBildusurbil bloga (EHBildu): http://usurbil.ehbildu.eus/