Ehuntze Egun koloretsu eta parte hartzailea Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 9a, 16:26

Elkarlana, parte hartzea eta sortze lan mundiala sustatu du Gure Esku Dago mugimenduak, larunbat honetarako Usurbilen deitu duen Ehuntze Egun koloretsuan. Ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetan oihal zatiekin osatuko diren erabakitze eskubidearen aldeko hautestontzi erraldoien ekimena girotzeko, Ehuntze Eguna ospatzen ari da herri hau, maiatzaren 9 honetan.

Hain zuzen, ekainaren 21ean baliatuko diren oihal zatiak margotzen eta josten aritu dira herritarrak, taldeetan banatuta Mikel Laboa plazan. Talde bakoitzak nahi zuen moduan apaindu zezakeen oihal zati bakoitza. Sortze lan ederra egin dute usurbildarrek. Erabakitze eskubidearen aldeko mezu koloretsuak nagusitu dira oihal zati handietan. "Herri bat amets, gure esku dago", "etorkizuna gure esku dago", "Geu gattunk geure etorkizunaren jabe" bezalako aldarriak, denon neurrira eginiko Euskal Herri baterako osagaiak, esku markak eta abar luze bat. Emaitza ondoko irudietan duzue.

Irudi gehiago, hemen: Ehuntze Eguna