"Erdibana" antzezlana, 22:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 9a, 11:08

Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreen emanaldia, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin:

Maiatzak 9, larunbata

22:00 "Erdibana" antzezlana Sutegin.

Taldea: Txalo.

Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi.

Antzezleak: Jose Ramon Soroiz, Iker Galartza.

Sarrera: aurrez Lizardin 8 eurotan, edo egunean bertan Sutegin, 10 eurotan.

Edukia: "Ama bat jada urteetan sartua, enbolia eta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 45 urteko semea du, hondatzen ari den enpresaren jabea bera, eta bera zaintzen duen 38 urtetako beste bat. Jehova testigu batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzkate, baina aurreztuta oso diru gutxi. Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira. Gauerdian, konta ezin daitezkeen sekretuak azaleratuko dira. Komedia eder eta berezi honetan, algara artean gozatuko dugu minutu bakoitza".

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea.