Nafarroa hegoaldeko euskalgintza lagundu eta bertan ekoitzitako produktuen salmenta sustatzeko kanpaina berria antolatu du Errigora ekimenak. Kontserben salmenta bideratuko du asteotan. Kanpaina berri honetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Hiru ekoizleren sei produktu lote ezberdin erosteko aukera izango duzue, ostegunetik aurrera.
Kontserbena, otsaileko olio bidoien kanpaina arrakastatsuaren ostean dator. 9.100 olio bidoi (tartean, 65 Usurbilen), 45.500 litro banatu zituzten guztira, aurreko urtean baino %50 gehiago. “Hala ere, eskaera bakoitzaren bolumenari erreparatuta, argi ikusten da, oro har, ez dugula lortu kontsumitzaileek urte guztirako eskaerak egitea. Horra, bada, kontserba loteen kanpainarako erronka. Ea Errigora osatzen dugun ehunka lagunen lanarekin lortzen dugun ideia hau transmititzea. Animo!”.
3 ekoizleren 6 kontserba lote aukeran
-Potxak (Pedro Luis): 720 ml-ko 12 poto. 34 euro.
-Orburuak (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 41 euro.
-Pikillo piperrak (Iturri): 425 ml-ko 12 poto. 35 euro.
-Pikillo piper ekologikoak (Pedro Luis): 250 ml-ko 12 poto. 41 euro.
-Zainzuriak (Iturri): 425 ml-ko 10 lata. 30 euro.
-Barazki menestra (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 36 euro.
Eskaerak egiteko…
Epea: maiatzak 14-26.
Non: errigora.eus atarian edo NOAUA!ko egoitzan, elkartea@noaua.eus edo 943 360 321.
Loteak NOAUA!n jasotzeko epea: ekainak 9-11.
Informazio gehiago: errigora.eus
Antolatzailea: Errigora.
Laguntzailea: NOAUA!.