Senior nesken eskubaloi taldea, Santanderrera ikustera joateko asteburu pasa

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 11a, 08:45

Senior nesken eskubaloi taldekoek asteburu honetan, maiatzaren 15etik 17ra Santanderren jokatuko duten Espainiako Txapelketa ikustera joateko gonbita luzatu dute Usurbil Kirol Elkartetik. Zaletuentzako asteburu pasa antolatzen dabiltza eskubaloi elkartekoak. "Senior nesken azken fasea ikustera joateko aukera luzatu nahi die Kirol Elkarte honek zaletuei. Horretarako honako aukera dute bertara gerturatu nahi duten zaleek: maiatzak 15etik 17ra (bi gau), pentsio osoan, logela bikoitz edo hirukoitzean, 80€ pertsonako. Nahi duenak usurbilke@gmail.com edo 670 070 562 (Jexux) telefonora dei dezala".

Neurketen egutegia prest

Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa noiz eta non jokatuko duten badakigu. Usurbildarrei Santanderreko B sektorean parte hartzea egokitu zaie. Aipatu moduan, maiatzaren 15etik 17ra eta taldeon aurka:

-Jokalekua: Santanderreko Numancia Kiroldegian.

-Partaideak:

1-Cantabria: OID BM Pereda.

2-Gaztela Leon: A.Olibher Valladolid.

3-Euskadi: Usurbil K.E.

4-Galizia: S.A. Redondela.

Maiatzak 15, ostirala

18:15 OID BM Pereda-Usurbil K.E.

21:00 S.A. Redondela-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 16, larunbata

18:15 OID BM Pereda-A.Olibher Valladolid

21:00 S.A. Redondela-Usurbil K.E

Maiatzak 17, igandea

10:15 Usurbil K.E.-A.Olibher Valladolid

13:00 OID BM Pereda-S.A. Redondela