Beteberritzen egitasmoari loturiko 3. Topagunea asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 12a, 12:08

Beterri eskualdean berrikuntza soziala lantzeko hirugarren topagunea ospatuko da asteazken goiz honetan, 10:30-13:00 artean, Lasarte-Oriako Mirentxu Etxean. "Iritsi da Beteberritzen egitasmoari berrekiteko garaia. Martxoko hitzaldi-zikloen ondoren, egindako ebaluazioen emaitzak aztertu eta aurrera begirako erronkak landuko ditugu maiatza eta ekainean", adierazi dute deitzaileek.

Honatx asteazkeneko saioan jorratuko duten gai zerrenda:

-Sarrera.

-Ebaluazioak: ondorio orokorrak.

-Eskualdeko erakundeetarako ikasgaiak.

-Talde-dinamika.

-Balorazioa.

Topagunean parte hartu nahi duenak deitu dezala 943 25 63 47 telefono zenbakira edo idatzi dezala mezu bat, admi.beterri@hernani.eus helbidera. Izen ematerakoan antolatzaileek eskertuko lukete, euskaraz ulertzeko gai ez denak hala adieraztea, antolaketa lanak errazte aldera. Bestalde, "orain arte parte hartu ez baduzu, ez dago inolako arazorik. Horretarako, prozesuaren inguruko informazio xehegoa nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta atseginez erantzungo ditugu zure zalantzak", ohartarazi dute antolatzaileek.

Datozen Topaguneak:

-Maiatzak 13, asteazkena: 10:30-13:00 Lasarte-Oriako Mirentxu Etxean.

-Maiatzak 27, asteazkena: Lasarte-Oriako Mirentxu Etxean.

-Ekainak 10, asteazkena: Hernaniko Gabriel Zelaia egoitzan.

Informazio gehiago: beterri.eus