Irailaren 20an abiatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak ospatzen hasi dira asteburuan, hainbat herritan. Igandean Idiazabalen izandako bi saioetako batean, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra nagusitu zen 319 punturekin. “Giro bero-beroarekin hasi da eguna Idiazabalen. Kanpoan egiten zuen eguraldi ederraz gain, Guraso Elkartean giro ederra jarri dute aretoa lepo bere duten 100 bertsozaleek. Asier Azpiroz zubietarrak irabazi du bizia izan den saioa”, Bertsozale Elkartetik berri eman dutenez. Honatx saioko sailkapena:
Asier Azpiroz Iztueta | 319 |
Beñat Iguaran Amondarain | 313 |
Jon Iturrioz Nazabal | 284 |
Iker Osa Zelaia | 282,5 |
Haritz Garmendia Iturria | 272,5 |
Beñat Torres Lete | 260,5 |
Sailkapen fasea Sutegin
Datorren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faserako "Gipuzkoa Bertsotan" izeneko ekimena antolatu dute. Herriz herri hainbat emanaldi ospatuko dira datozen asteotan. Hauetako bi bertso saio, maiatzaren 31n Sutegin, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta eta Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai. Informazio gehiago: bertsozale.eus. Parte hartuko duten bertsolariak:
Maiatzak 31, igandea
11:30etan hasiko den saioko parte hartzaileak: Adur Gorostidi Urkia, Egoitz Aizpuru Sanz, Ane Zuazubiskar Iñarra, Danel Olano Eizagirre. Ibai Esoain Arruti, Oier Etxeberria Zubimendi.
17:30etan hasiko den saioko parte hartzaileak: Haritz Mujika Lasa, Manex Astigarraga Bergara, Manex Mujika Amunarriz, Aitor Salegi Martija, Antton Fernandez Lasa, Jon Iturriotz Nazabal.
Sarrerak: egun berean salgai. Takila 10:00etan irekiko da goizez eta 16:00etan arratsaldez. Gogoan izan saio guztietan aforoa mugatua dela.
Prezioak:
-Goizeko edo arratsalderako, saio baterako sarrerak: 4 euro 6-16 urte arteko gazteek eta Bertsozale Elkarteko bazkideek. 6 euro gainerakoek.
-Bi saioak ikusteko sarrerak: 6 euro 6-16 urte arteko gazteek eta Bertsozale Elkarteko bazkideek. 9 euro gainerakoek.
Informazio eguneratua eta irudia: bertsozale.eus
Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.