12 langabetu gutxiago eta aldi baterako kontratazioa nagusi apirilean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 12a, 13:18

Hilabetez hilabete langabezia tasak gora eta behera egiten duen artean, bada bere horretan mantendu eta aldatzen ez den datu bat; kontratazioarena.  Erregistratzen diren lan kontratu gehienak aldi baterako izaten segitzen dute Usurbilen. Apirilean, 297 kontratu erregistratu ziren (martxoan baino 32 gutxiago), ia denak, 269, aldi baterako, Estatuko Enplegu Zerbitzuak argitara eman dituen azken datuen arabera.

Zenbakion artean, langabeziarenak ere aurkitu ditugu. Beheranzko bideari eusten dio Usurbilen. Apirilean 331 langabetu zenbatu ziren udalerri honetan, martxoan baino 12 gutxiago eta otsailean baino 16 gutxiago. Usurbilgo langabetuaren profilak 25-44 urte arteko emakumezkoa izaten segitzen du. Langabezia tasan eman den beherakada ere, gizonezkoen artean nabaritu da gehien.

Eskualdean ere beherantz langabetu kopurua, 80 herritar gutxiago lanik gabe. Baita Gipuzkoan ere; mila langabetu gutxiago.

2015eko apirila

Usurbil: 331.     Buruntzaldea: 4.652.    Gipuzkoa: 45.788.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 156.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 65.

45 urtetik gora: 85.


Emakumezkoak: 175.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 90.

45 urtetik gora: 78.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 10.

Industria: 63.

Eraikuntza: 31.

Zerbitzuak: 210.

Aurretik lanik gabe: 17.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 297.

Aldi baterakoak: 269.

Zerbitzuen sektorean: 216.

Sexuaren arabera: 149 lan kontratu gizonezkoenak, 148 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 1.005.

Astigarraga: 308.

Hernani: 1.298.

Lasarte-Oria: 1.363.

Urnieta: 347.

Usurbil: 331.

Guztira: 4.652.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 45.788.