Baserrikoa, bertakoa, labelduna, Sagardogile Elkartekoa... 30etik gora sagardo postuetan barrena osteratxoa egiteko aukera eskainiko digu igandean ospatuko den XXXIV. Sagardo Egunak. Frontoia, Dema eta Askatasuna plazak sagardo postuz eta sagardo zaletuez beteko dira. Jarraian dituzue dastatu ahal izango dituzuen sagardo etxeak.
Gogoan izan, edaria zerbitzatzeko herritarren laguntza ezinbestekoa izan ohi dela urtero. Sagardo Eguneko antolatzaileek edizio honetan ere eskertuko dute noski, boluntarioen babesa. Igande goizeko lehen orduan, frontoian bilduko dira urtero moduan, prestaketa lanetarako.
Baserrietako sagardoa
Agerreazpi
Aizperro
Kupela-Anburu
Gorosti
Leitzarran
Petritza
Kupel-txiki
Usurbil, Aginaga, Zubieta
Aginaga
Aialde-Berri
Arratzain
Astiazaran
Saizar (labelduna eta normala)
Urdaira
Aduna
Aburuza (labelduna)
Aia
Izeta (labelduna eta normala)
Satxota (labelduna eta normala)
Astigarraga
Artola
Astarbe (labelduna eta normala)
Bereziartua (labelduna eta normala)
Lizeaga (labelduna eta normala)
Mendizabal
Petritegi (labelduna)
Sarasola
Azpeitia
Añota (labelduna)
Hernani
Alberro
Goiko Lastola
Iparragirre (labelduna)
Otsua-enea
Rufino
Igeldo
Calonge (labelduna)
Lasarte
Otegi
Urnieta
Elutxeta
Oianume
Zerain
Oiharte
Maiatzak 17, igandea: XXXIV. Sagardo Eguna
11:30 Irekiera ekitaldia frontoian.
Goizean zehar, baserriko, labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.
Arratsaldean zehar, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.