Azken urteotan bezala, txosna gunea izango da XXXIV. Sagardo Egunez, Mikel Laboa plazan. Igande goizeko 11:00etatik aurrera, musika eta jan edanik ez da faltako bertan; Izeberg eta Erokomeri taldeen kontzertuak, talogileak... Elkartasun gunea ere izango da. Euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu baitu Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, igande eguerdiko 13:00etarako. Talogileen postu ingurura gerturatzeko gonbita luzatzen diete herritarrei.
Bertatik abiatuko da segidan, frontoi atzea Askatasuna plazako bolatoki gaineko terrazarekin lotuko duen giza-katea. Terrazan, “txotx berezia egingo dugu Xomorro, Olatz eta Patxi ere gurekin izan nahi ditugula, baita Sagardo Egunean ere, aldarrikatzeko”. Laguntza biltzeko mariskada eder baten zozketa ere antolatu dute. Egunean zehar errifak saltzen egongo dira. Zozketa arratsaldean egingo dutela iragarri du, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak.
Honatx beraz, datorren Sagardo Egunerako txosna gunean deitu diren ekimenak:
Maiatzak 17, igandea
11:00 Txosnagunearen irekiera.
Egunean zehar, jan edana, talogileak, mariskada eder baten errifa salmenta eta zozketa...
13:00 Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta giza-katea Askatasuna plazako bolatoki gaineko terrazara. Han txotx berezia, herriko presoez oroitzeko. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
18:00 Izeberg taldekoen kontzertua.
Ondoren, erromeria Erokomeri taldekoekin.
Antolatzailea: Ernai Usurbil.