"Haur poesia, zer da hori? hitzaldi-tailer praktiko eta dinamikoa izango dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian. Saioa 0-7 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendua dago; bertan, haur poesiaren oinarriak ezagutuko ditugu, eta ikasiko dugu olerkiak irakurtzen, sortzen, olerkiekin jolasten… Zatoz gure artera!", luzatu dute gonbita Sutegi udal liburutegitik.
Liburuari loturiko ospakizunen jarraipena
Apirileko Liburu Egunaren harira antolaturiko ospakizunak maiatzera arte luzatu dituzte. Yolanda Arrietaren tailerra ziklo honen baitan legoke. Baita maiatzaren 27rako 19:00etan liburutegian bertan deitu duten literatura topaketa berria ere. Kasu honetan, gaztelerako saioa izango da. Uxue Alberdiren "El juego de las sillas" liburua aztertuko da, Ana Merino usurbildarrak bideratuko duen hitzorduan. "Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!", liburutegitik adierazi dutenez.
Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05