Usurbilgo EHBilduren herri programa aurkezpena, 19:00etan Santuenean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 13a, 11:22

Kalezar, Txokoalde, Zubieta eta Aginagaren ostean, Santuenearen txanda asteazken honetan. Usurbilgo EHBilduk datorren legegintzaldirako herri programa aurkeztuko du Santueneako Auzo Elkartean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Udal hauteskundeetara aurkeztuko den taldetik azpimarratu dutenez halere, saio hauek ez dira herri programa aurkezteko soilik. Orain arte egin duten moduan, herritarren iritzi eta proposamenak biltzen segitzeko baizik. Herri programarako Santueneko bizilagunen iritzi eta iradokizunak bildu nahi dituzte maiatzaren 13 honetan:

Maiatzak 13, asteazkena

19:00 Herri programa aurkezpena, Santueneko auzo elkartean.

Maiatzak 16, larunbata

12:30 Kaxkoan, Sutegi aurrean: Pintxotxotx solasaldia hautagaiekin.

Maiatzak 22, ostirala

19:00 Ekitaldi politikoa frontoian.

Herri programa osoaren berri jasotzeko eta informazio gehiagorako:

Twitter: https://twitter.com/EHBilduUsurbil

Facebook: https://www.facebook.com/EuskalHerriaBilduUsurbil

EHBildusurbil bloga (Noaua!): http://www.noaua.eus/author/ehbildu-usurbil/

EHBildusurbil bloga (EHBildu): http://usurbil.ehbildu.eus/