Erraldoi konpartsa berrituaren kalejira, San Ixidro Egunez

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 13a, 11:55

Apain-apain, denboraldi berrirako arropa estreinatuz irtengo dira erraldoiak, ostiral honetan ospatuko den San Ixidro Eguneko kalejiran. Negua itzalpean pasa dute eta Usurbilgo Konpartsako kideek itxura berritzeko baliatu dute denbora tarte hau. Egin duten lanketaren emaitza ostiral arratsaldeko 18:30etarako antolatu duten kalejiran ikusi ahalko duzue.

Santixabeletarako laguntza

Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, herritarrei esker ospatuko da San Ixidro Egunean. Eta datozen Santixabeletan. Baina jaietarako jende falta dute. Uztailaren 1ean, 2an eta 5ean buruhandiekin ateratzeko bolondresak behar dituzte. Beste egunetarako laguntzaileak badituzte. Animatzen direnek izen emateko bideok dituzte:

-Oiardo Kiroldegia: 943 372 498 edo kirola@usurbil.eus

-Potxoenea: 943 371 999 edo kultura@usurbil.eus

III. Sagastiak Loretan

Maiatzak 14, osteguna

11:30 Usurbilgo sagardoaren ibilbide turistikoaren aurkezpen-prentsaurrekoa Potxoenean.

Maiatzak 15, ostirala

San Ixidro Eguna

10:30 Meza nagusia Salbatore Elizan.

Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.

14:00 Bertso bazkaria Artzabalen.
Txartelak salgai maiatzaren 12ra arte, 25 eurotan, Artzabalen eta Alkartasuna Kooperatiban.

18:30 Kalejira herriko erraldoi konpartsarekin.

Maiatzak 23, larunbata

09:00 sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: gaitzen eta izurriteen jarraipena. Aitor Etxeandiaren eskutik.

19:00 Bertsokata egitasmoaren aurkezpena. Bertso saio baten barruan sagar muztio eta sagardoa dastatzen ikastea, Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin.

Maiatzak 30, larunbata

09:00 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Ongarriketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.

Ekainak 13, larunbata

10:15 Sagastien zaintza ikastaroa Potxoenean: Udako kimaketa. Aitor Etxeandiaren eskutik.

Elkarlanean:

Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak

Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba

Noaua Kultur Elkartea

Usurbilgo Sagastia E.M.

Usurbilgo Gaztetxea

Sagardoaren Unibertsitatea

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea

Bizi Sagardoa

Usurbilgo Udala.