Gattunk denda zabalik eta postua kalean, Sagardo Egunez

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 13a, 12:09

Usurbildarren Sagardo Egun handira etor daitekeen jendetza aurreikusita, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko Gattunk denda zabalik izatea erabaki dute saltokiko arduradunek igande goizez, 10:30-14:00 artean. Arropa, banderolak, poltsak... Udaberri garai beteko kolore bizidun eskaintza zabala aurkituko duzue, Kontsejuzarra 13ko saltokira gerturatuta.

Denda bakarrik ez. Gattunk salmenta postua kalera aterako dute. Mikel Laboa plazan, Argilan parean kokatuko dute, #Kilometroak15-en alde jarriko den Gattunk Tonbolaren ondoan. Bertan aurki dezakezuen arropa gustukoa izanez gero, dendako probalekuak baliatu ahalko dituzue.

Maiatzaren 17ko XXXIV. Sagardo Egunean beraz, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko denda zabalik, eta postua, Mikel Laboa plaza ondoan. Gogoan izan halere, astelehenetik larunbatera irekita duzuela Gattunk denda. Ordutegi honetan:

-Astelehenetik larunbatera zabalik, 10:30-13:00 eta 17:00-20:00 artean (astelehen goizetan eta larunbat arratsaldetan itxita).