Sagardo Eguneko jai eremua oinezkoena, ibilgailuentzat itxita

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 13a, 11:58

Urtero moduan, zenbait kale itxita izango dira autoentzat maiatzaren 17ko Sagardo Egunean. Donostia aldetik N-634 errepidetik Usurbilerako Oxtapeko sarbidea goizeko 10:00ak aldera, egun osorako itxiko du ibilgailuentzat Udaltzaingoak. Honenbestez, Donostitik datorren Lurraldebus zerbitzuko autobusak ez dira Kale Nagusitik sartuko, Atxegalde parean geratuko dira. Donostia alderako autobusa hartu behar baduzue, San Inazioko errotonda ondoko ohiko geltokian geratuko da. Kaxkoan ere, urtero moduan, Mikel Laboa plaza inguruko kaleak autoen joan etorrirako itxita aurkituko dituzue Sagardo Egunean. Festa eremua oinezkoena izango da, urtero moduan.

Maiatzak 17, igandea: XXXIV. Sagardo Eguna

11:30 Irekiera ekitaldia frontoian.

Goizean zehar, baserriko, labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.

Arratsaldean zehar, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.