Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien bigarren eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 14a, 08:30

Irailetik aurrera, Lanbide Eskolan ikasten hasi asmo duenarentzat, proposamen interesgarria. Maiatzaren 9rako iragarri bezala, larunbat honetarako ere Ate Irekien Eguna antolatu dute Zubietako hezkuntza zentro honetan, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Lanbide Eskolako instalakuntzak ezagutzeko aukera egongo da bisita gidatu baten bidez eta bertako hezkuntza proiektua azalduko dute ikastetxeko arduradunek. Ekitaldian parte hartu nahi duenak, aurrez deitu dezala Lanbide Eskolara. Informazio gehiago:

943 36 46 00

eskola@lhusurbil.eus

lhusurbil.eus