"Bi bala" musika taldeak giroturiko afari beganoa, 20:30etan Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 14a, 09:09

Hilak 14 ditu gaur, maiatzeko bigarren osteguna, afari begano goxoa dastatzeko aukera borondatearen truke, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Afalostea, bertsoa eta musika uztartzen dituen "Bi bala" musika taldeak girotuko du; Aitzol Barandiaran, Julen Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga hirukoteak. Bideoklipean bihurturiko taldearen abestietako bat, albiste honi atxikitako bideoan duzue.

Iñaki Forja lasartearraren omeneko bazkari eta kontzertua larunbatean

14:00etan hasiko den omenaldi eguna, Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da, bazkari eta kontzertuon bueltan:

Maiatzak 16, larunbata

14:00 Bazkaria borondatearen truke.

19:00 Kontzertuak: Indeseables, Korkones, Artritiss, Maniatic Dolls, Obito, DJ Leny Destroy.