Errigorakoen kontserben salmenta kanpaina berria, martxan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 14a, 08:58

"Nafarroa hegoaldeko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamenarekin gatoz, kontsumo arduratsuago batera salto egiteko proposamenarekin", Errigora ekimenetik diotenez. Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura zabaltzeko, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza lagundu eta bertan ekoitzitako produktuen salmenta sustatzeko kontserben kanpainarekin oraingoan. Elkartasun ekimen berri honetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Hiru ekoizleren sei produktu lote ezberdin erosteko aukera duzue, ostegun honetatik aurrera. Eskaerak NOAUA! bidez egin ditzakezue, maiatzaren 26ra arte.

3 ekoizleren 6 kontserba lote aukeran

-Potxak (Pedro Luis): 720 ml-ko 12 poto. 34 euro.

-Orburuak (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 41 euro.

-Pikillo piperrak (Iturri): 425 ml-ko 12 poto. 35 euro.

-Pikillo piper ekologikoak (Pedro Luis): 250 ml-ko 12 poto. 41 euro.

-Zainzuriak (Iturri): 425 ml-ko 10 lata. 30 euro.

-Barazki menestra (Maria Jesus): 720 ml-ko 12 poto. 36 euro.

Eskaerak egiteko…

Epea: maiatzak 14-26.

Non: errigora.eus, usurbil@errigora.eus edo 943 360 321. Izen emate orriak NOAUA!ko egoitzan.

Loteak NOAUA!n jasotzeko epea: ekainak 9-11.

Informazio gehiago: errigora.eus

Antolatzailea: Errigora.

Laguntzailea: NOAUA! K.E.

Oliba olio bidoien kanpaina, arrakastatsua

Kontserbena, otsaileko olio bidoien kanpaina arrakastatsuaren ostean dator. Euskal Herri osoan 9.100 olio bidoi (tartean, 65 Usurbilen), 45.500 litro banatu zituen guztira Errigorak, aurreko urtean baino %50 gehiago. “Hala ere, eskaera bakoitzaren bolumenari erreparatuta, argi ikusten da, oro har, ez dugula lortu kontsumitzaileek urte guztirako eskaerak egitea. Horra, bada, kontserba loteen kanpainarako erronka. Ea Errigora osatzen dugun ehunka lagunen lanarekin lortzen dugun ideia hau transmititzea. Animo!” luzatu dute gonbita Errigoratik.