"Aamen Bea, gure sagardotegiya" antzezlan estreinaldirako sarrerak, Lizardin eta Txirristran

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 14a, 09:20

XXXIV. Sagardo Egunerako girotzen hasteko, barre eginaraztera datorren umorezko antzezlan baten estreinaldia; #Kilometroak15-en aurkezpen ikuskizunean, iazko azaroan, herriko antzezle talde ezagun batek Oiardo Kiroldegian eskaini zuen Txaramuntoko esketxetik eratorritako "Aamen Bea". Estreinaldia, larunbatean 19:00etan Sutegin. Emanaldirako sarrerak aurrez eskura ditzakezue 3 eurotan, Txirristran eta Lizardin. "Etortzen denak, antzezlana gustukoa izan edo ez, zerbait ezberdina ikusi duen sentsazioarekin aterako da", aderazi digute antzezleen taldetik.

Txaramuntoko esketx hartan agertutako pertsonaia taldea bueltan da berriz, esketx hura antzezlan bihurtuta, Alberto Pikabeak idatzitako gidoiarekin. Aurkezpen ikuskizuneko esketxa udalerri honen historiari lotuagoa zegoen arren, estreinatzear den antzezlana fikziozkoa izango da, sagardotegi batean girotua. Barre algarak ziurtatuak ditugu, ikuskizun ederra eskainiko duen antzezle talde honekin:

Maiatzak 16, larunbata

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Antzezleak: Maitere Alkorta, Kerman Errekondo, Mikel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mikel Elexpe, Paulino Ibargoien eta Iñaki Agirresarobe.

Zehaztasunak: "Kmk 2015-eko aurkezpen ikuskizuneko Txamuntoko eskenaren jarraipena izango da. Beñardoren sagardotegian gertatzen diren pasarteak eta gora beherak ikusteko aukera".

Sarrera: 3 eurotan Lizardin eta Txirristran.

Antolatzailea: #Kilometroak15.

Irudia: #Kilometroak15.