Hemen duzue Sagardo Egunerako ekitaldien gida

Noaua Aldizkaria 2015eko maiatzaren 14a

Usurbilen ohikoa izaten den moduan, ekitaldiz josia datorkigu maiatzaren 17ko XXXIV. Sagardo Eguna. Orain arte iganderako honako deialdiok jaso ditugu; Sagardo Egunaren Lagunak antolatu dituzten hitzorduez gain, txosna gunekoak eta #Kilometroak15-en aldeko ekimenak. Sagardo Egunerako ekitaldi eskaintzan ez galtzeko, honatx ekimen zerrenda osoa:

Maiatzak 17, igandea

Sagardo Eguneko egitaraua

11:30 Irekiera ekitaldia frontoian.

Goizean zehar, baserriko, labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.

Arratsaldean zehar, “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Txosna guneko egitaraua

11:00 Txosnagunearen irekiera.

Egunean zehar, jan edana, talogileak, mariskada eder baten errifa salmenta eta zozketa...

13:00 Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta giza-katea Askatasuna plazako bolatoki gaineko terrazara. Han txotx berezia, herriko presoez oroitzeko. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

18:00 Izeberg taldekoen kontzertua.

Ondoren, erromeria Erokomeri taldekoekin.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

#Kilometroak15-en aldeko ekimenak

10:30-14:00 Gattunk Denda zabalik. Gattunk postua, Argilan parean.

11:30-19:30 Gattunk Tonbola, Argilan parean (18:00-19:00 artean, helduentzako tonbola berezia). Euro bateko boletoak erosi eta sari potoloak eskuratzeko aukera: bizikleta, errealeko baloi eta kamiseta sinatua, telebista, afariak, Pirritx, Porrotx eta Marimototxen opariak, koadroak, nekazal etxean asteburua...

Antolatzailea: #Kilometroak15.