Jantzi berriekin aterako dira erraldoi eta buruhandiak San Ixidro egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 14a, 01:31

Inauteri Festa eguna salbu, negua i–tzalpean igaro ondoren, kalera irteteko prest dira erraldoi eta buruhandiak. Itxura berrituta ekingo diote datorren kalejira denboraldiari. Iruditan dituzuen erraldoiak jan–tziz aldatu dituzte Usurbilgo Konpartsako kideek. Itxura berria, ostiral honetan ezagutuko duzue, San Ixidro Egunez. Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kalejiran irtengo da, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Maiatzak 15, ostirala

10:30 Meza. Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.

14:00 Bertso bazkaria Artzabalen.

Txartelak maiatzaren 12ra arte eros zitezkeen.

18:30 Kalejira erraldoi konpartsarekin.