III. Gaztelerazko literatura-topaketa: EL JUEGO DE LAS SILLAS

Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, III. Gaztelerazko literatura-topaketa. Uxue Alberdiren El juego de las sillas liburuaren inguruan jardungo dugu, eta gidaria, oraingo honetan ere, Ana Merino "usurbildarra" izango da. Parte hartzeko interesa duen edonorentzat, liburuak eskuragarri daude Liburutegian. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!