Maila igoera eskuratzera doa Santanderrera, senior nesken eskubaloi taldea

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 15a, 08:43

Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskainiko dien Espainiako Txapelketa  jokatuko du asteburuan Santanderren, Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken eskubaloi taldeak. Klubak txapelketa ikustera joatera gonbidatzen ditu herritarrak. Zaletuentzako asteburu pasa antolatu dute. "Senior nesken azken fasea ikustera joateko aukera luzatu nahi die Kirol Elkarte honek zaletuei. Horretarako honako aukera dute bertara gerturatu nahi duten zaleek: maiatzak 15etik 17ra (bi gau), pentsio osoan, logela bikoitz edo hirukoitzean, 80€ pertsonako. Nahi duenak usurbilke@gmail.com edo 670 070 562 (Jexux) telefonora dei dezala".

Maiatzak 15, ostirala

18:15 OID BM Pereda-Usurbil K.E.

21:00 S.A. Redondela-A.Olibher Valladolid

Maiatzak 16, larunbata

18:15 OID BM Pereda-A.Olibher Valladolid

21:00 S.A. Redondela-Usurbil K.E

Maiatzak 17, igandea

10:15 Usurbil K.E.-A.Olibher Valladolid

13:00 OID BM Pereda-S.A. Redondela