Maiatzak 15, San Ixidro Eguneko ospakizunak gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 15a, 01:21

Meza, hamaiketakoa, herri kirolak, bertso-bazkaria... Nekazari eta abeltzainen ospakizun eguna ostiral hau. Maiatzak 15 ditu, San Ixidro gaur. Urteroko usadioari segita, frontoi inguruan izango da mugimendua goiz partean elizkizun eta kirol probekin. Bertso bazkaria eguerdian Artzabalen eta arratsaldean, apain-apain, denboraldi berrirako arropa estreinatuz irtengo dira erraldoiak kalejiran. Negua itzalpean pasa dute eta Usurbilgo Konpartsako kideek itxura berritzeko baliatu dute denbora tarte hau. Egin duten lanketaren emaitza ostiral arratsaldeko 18:30etarako antolatu duten kalejiran ikusi ahalko duzue.

III. Sagastiak Loretan

Maiatzak 15, ostirala

San Ixidro Eguna

10:30 Meza nagusia Salbatore Elizan.

Ondoren, hamaiketakoa eta herri kirolak frontoian.

14:00 Bertso bazkaria Artzabalen.

18:30 Kalejira herriko erraldoi konpartsarekin.

Santixabeletarako laguntza

Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, herritarrei esker ospatuko da San Ixidro Egun honetan. Eta datozen Santixabeletan. Baina jaietarako jende falta dute. Uztailaren 1ean, 2an eta 5ean buruhandiekin ateratzeko bolondresak behar dituzte. Beste egunetarako laguntzaileak badituzte. Animatzen direnek izen emateko bideok dituzte:

-Oiardo Kiroldegia: 943 372 498 edo kirola@usurbil.eus

-Potxoenea: 943 371 999 edo kultura@usurbil.eus