"Aamen Bea" antzezlana, denda eta tonbola, Sagardo Egunez ere Gattunk

Noaua Aldizkaria 2015ko mai. 15a, 14:54

Hortxe duzue, #Kilometroak15-en aldeko Gattunk Tonbolaren egitura. Ostiral honetan muntatu dute, Mikel Laboa plaza ondoan, Aritzetako izkinan. Igandean hornituko dute opariz. Oso pozik dira antolatzaileek, herritarrek erakutsi duten eskuzabaltasunarekin. Opari mordoa bildu dute, eta boluntario talde ederra osatu ere bai iganderako:

Tonbola, Sagardo Egunean

Eguna: maiatzak 17, igandea.

Ordutegia: 11:30-19:30. 18:00-19:00 artean, helduentzako tonbola berezia.

Tokia: Mikel Laboa plazan, Argilan parean.

Parte hartzeko: euro batean salgai izango diren boletoak erosi.

Oharra: tonbolarako materiala utzi nahi duzuenok, deitu 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira.

Gattunk denda, Sagardo Egunean zabalik

Ordutegia: 10:30-14:00.

Oharra: tonbola ondoan, Gattunk salmenta postua jarriko dute. Postuan ikusitako arropa, dendan bertan probatzeko aukera izango da.

Txaramuntoko "esketxetik... "Hamen Bea" antzezlanaren estreinaldia

Eguna: maiatzak 16, larunbata.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Antzezleak: Maitere Alkorta, Kerman Errekondo, Mikel Alkorta, Alberto Pikabea, Pako Agudo, Mikel Elexpe, Paulino Ibargoien eta Iñaki Agirresarobe.

Zehaztasunak: "Kmk 2015-eko aurkezpen ikuskizuneko Txamuntoko eskenaren jarraipena. Sagardotegi batean girotua".

Sarrera: 3 eurotan Lizardin eta Txirristran.

Antolatzailea: #Kilometroak15.